Adimen emozionala hezkuntzan

Haur eta nerabeen bidelagun emozionala izateko presta zaitez!

Adimen emozionala denok dugun adimena da, hau garatzeko bidea aurkitzea besterik ez zaigu falta

Formakuntza honetan haur zein nerabeen bidelagun emozionala izateko prestatuko zara.

Material ezberdinaren bitartez emozioak zer diren eta hauek nola identifikatu, onartu eta kudeatu ikasiko duzu.

Zure barua eta bestak ulertzeko eta gidatzen laguntzeko tresnak eskurtauko dituzu.

Eta, hau guztia, era praktiko eta dinamiko batean egingo duzu!

2 asteburuko formakuntza teoriko-praktikoa

 

GAITEGIA

  1. Zer dira emozioak
    • Emozioak eta sentimenduak
    • Emozioen funtzioak
    • Emozioen ezaugarriak
  2. Nondik datoz emozioak
    • Beharrak eta sinismenak
  3. Kudeaketa emozionala
    • Zer egin emozioa sentitzen dugunean
    • Emozioak kudeatzeko tresna eta baliabideak
  4. Harremanak
    • Zein da haur, nerabe eta helduen arteko harremana
    • Haur eta nerabeen bidelagun emozionalak izaten
  5. Esku hartzerako estrategia sistemikoak
    • Metafora
    • Esanahi berria jartzea
    • Arazoa pertsonatik ateratzea
    • Paradoxak eta kontraparadoxak
    • Komunikazio zirkularra
    • Egitura estrategiak
    • Emozioen intentsiatearekin jokatzen

Eman izena formakuntzan!


METODOLOGIA

Formakuntza teoriko-praktikoa izango da. Teoria oinarritzat hartuta hau praktikan jartzeko baliabideak eta materiala landuko duzu, Bidelagun Emozionala izateko prestatuko zarelarik.

Formakuntza presentziala izango da %100an. Emozioak lantzeko era sakonena hauek bizitzen delako.

Talde formakuntza izango da, emozioak elkarbanatzearen onurak ikasiko ditugularik.

Formakuntza 2 asteburuetan banatua egongo da, Azaroaren 20-21 eta Otsailaren 12-13an. Elkarbizitza du oinarri, emozioen sakonketa handiagoa izango delarik.

2021-2022 ikasturteko adimen emozionaleko formakuntza

Formakuntza 2 asteburuetan banatuata egongo da.
Azaroak 20-21
Otsailak 12-13
Otardi Aterpetxean (asteasu)

Larunbatean 9:30 iritsiko gara bertara eta igandean bazkaldu ondoren aterako garelarik.

PREZIOA*
400€ + matrikula (80€)

*Prezioan aterpetxeko pentsio konpletoa sartzen da (otorduak eta egonaldia)

NORI DAGO ZUZENDUA

  • Irakasle, guraso, hezitzaile, bidelagun….
  • Haur zein nerabeekin lan edota bizi den ororentzat.
  • Bere eta ondokoen adimen emozionala garatu nahi duenarentzat.

ESKURATUKO DITUZUN GAITASUNAK

  • Zure adimen emozionalaren garapen osoa eta sakona.
  • Besteen adimen emozionala garantzen laguntzeko tresnak eta baliabideak.
  • Emozioen ezagupena eta kudeaketa.
  • Jarrera ezberdinen atzean dauden emozio, behar eta sinismenen identifikazio eta kudeaketa.
  • Emozioak zaindu eta gidatzeko tresnak eta baliabideak.
  • Haur zein nerabea (eta orokorrean besteen) jarrera ez funztionalak zaindu eta bideratzeko baliabideak.
  • Eztueketa eta komunikazio enpatiko eta asertiboa.
  • Harreman osasuntsu eta orekatuak izateko tresnak.
  • Harremanetan murgiltzeko segurtasun eta konfidantza.
  • Esku hartze emozionala egiteko hezkuntza-baliabide sistemikoak.